“Sahara, borroka garaia?” izeneko hitzaldia antola

Erabiltzailearen aurpegia Elkarhezi Ikastetxea 2015ko api. 18a, 17:27

“Sahara, borroka garaia?” izeneko hitzaldia antolatu dute Elkar Hezi Ikastetxeko Batxilergoko lehenengo mailako historiako ikasleek, apirilaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan izango da, Kultur Etxeko zine aretoan Hassana Aalia saharauia, Xabier Etxebarria eta Ekiñe Zurutuza oñatiarren eskutik.. Badira hainbat urte Sahara mendebaldeko lurraldeak marokoarren menpe daudela. Urteak aurrera joan ahala, egoerak ez du hobera jo, hainbat eraso jasaten baitituzte egunero. Honi buruzko informazio sakonagoa emateko prest joango dira Hassanna Aalia, Xabier Etxebarria eta Ekiñe Zurutuza. Hassanna Aalia, aktibista saharauia da. Zoritxarrez, azken hilabete hauetan asko entzun da bere izena, izan ere, Marokora bidaltzea nahi dute eta. Momentu honetan jasaten ari den eta jasan dituen esperientzia desberdinen egoeren berri ematera etorriko da. Xabier Etxebarria eta Ekiñe Zurutuza, Saharan egon diren oñatiarrak dira. Hauek, Saharara bidaiatu zuten, bertako pertsonei lagundu, beraien egoera hobetu eta hurbiletik aztertzeko asmoz. Beraien bidaian zehar marokoarrekin izandako konfliktoen berri emango digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak