ZOROEN ITSASONTZIKO ARTISTAK ELKAR HEZIn Azaroa

Erabiltzailearen aurpegia Elkarhezi Ikastetxea 2014ko abenduaren 20a

ZOROEN ITSASONTZIKO ARTISTAK ELKAR HEZIn Azaroaren 8an, Elkar Heziko guraso elkarteak antolatuta Pasaian dagoen Zoroen itsasontzira egin genuen bisita 55 lagunek. Bertan, Zorountzia antzerki konpainiak eskainitako ikuskizunaz gozatzeko parada izan genuen. Haiek zuzendutako musika komedia, ipuin kontalari eta antzerki barregarrian parte hartzeko aukera eskaini ziguten, hortarako apropos atonduta daukaten arrantzarako burdinezko belaontzian. Oraingo honetan, beraiek etorri dira Oñatira antzerkigintzaren inguruan bizi izan duten esperientziaren berri ematera: nola hasi ziren, zein herrialdeetan egon diren...guztia ingeleraz. Ikasleek aurrez prestaturiko galderak egiteko aukera izan dute. Gainera 3.DBHko ikasleek, Kultur Ondarea ikasgaian prestaturiko bisita gidatu dute, gonbidatuek Oñati apur bat ezagut zezaten. Goizean zehar DBH eta Batxilergoko ikasleek hartu dute parte saioan. Arratsaldez, Haur Hezkuntzakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak