2014ko ELKAR HEZI TAUPADAK HASI DIRA

Erabiltzailearen aurpegia
Urtero bezala, aurten ere, elkartasun hamabostaldia antolatu dugu. Aurtengo gaia: KONTSUMO ARDURATSUA.

Gai honekin lotutako hainbat ekintza burutuko ditugu hurrengo bi asteetan: hitzaldi, dokumental emanaldi, tailerrak...

Abenduaren 13an plazan egingo dugun ELKARTASUN AZOKArekin emango diogu hamabostaldiari amaiera. GKEen postuak, ELKAR HEZIko ikasle eta gurasoek eginiko gozogintza eta bitxigintza postuak, txozna, tailerrak...egongo dira 10:30-14:30ak bitartean.

Herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.