Ikas Komunitateak proiektuaren inguruko formazio s

Erabiltzailearen aurpegia Elkarhezi Ikastetxea 2014ko ira. 24a, 19:35
Ikas Komunitateak proiektuaren inguruko formazio saioen bigarren fasea ELKAR HEZIn. Proiektuaren funtsa dira Europar Batasunak finantzaturik egindako ikerketetan oinarriturik ondorioztatu diren ikaskuntza-jarduera arrakastatsuak, zeintzuen garapenerako komunitateko kide guztien parte hartzea ezinbestekoa den. Pasa den ikasturte bukaeran ekin genion proiektu honen inguruko ikastaroari ekaina bukaeran. Bigarren Hezkuntzako irakasleek hainbat saio izan zituzten. Gainera Europan egiten diren ikerkuntzen inpaktu soziala ikertzen lan egiten duen Ramon Flecha gure artean izateko aukera izan genuen. Besteak beste, irakaskuntza dialogikoaz eta irakaskuntza-komunitateez hitz egin zuen ELKAR HEZIko areto nagusian burututako saioan. Aste honetan, HH eta LHko irakasleen txanda izan da. Oraingo honetan ere, ekainean bezala, guraso, batxilergoko ikasle eta ikasle ohiak aritu dira geletan irakasle lanetan betiko irakasleak formazioa jasotzen egon diren bitartean. ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak