Gaur, maiatzak 23, arratsaldeko 19:00 etatik 20:00 etara Elkar Hezi ikastetxeko DBHko 1go mailako ikasleek performance bat egingo dute Oñatiko kalebarrian, irakurketa eta hain modan dagoen “gai ezberdinen inguruan EGUNAK ospatzeko” ohituraren inguruan.
Hausnarketa antzestua, helburu bikoitzarekin, batetik irakurtzeko “ekintza” kaleratzea, lau paretatik askatzea eta herritarren aurrean, naturaltasunez aurkeztea. Bestetik,indarra liburuaren gainean baina gehiago irakurlearengan jartzea. data ponposoen gainetik irakurtzeko ekintza iraultzaile eta eraldatzailea EGUNERO egin beharko zerbait dela aldarrikatuko dute, honetaz gain manifiesto bat ere kaleratuko dute. Saio hau aurrera eramateko kaleko dendarien laguntza izango dute.