IKASTETXEKO KANPO ESPAZIOA IKASKUNTZARAKO INGURUNE.
Mondragon Unibertsitateak abian jarritako Ikastetxeko kanpo espazioa ikaskuntzarako ingurune deritzon proiektu batean parte hartzen ari dira Elkar Heziko HHko ikasleak eta irakasleak.
Helburua gelako lau paretetaik haratago, edozein lanketarako ikastetxeko espazioei ahalik eta etekin handiena ateratzea da.
Dagoeneko lehen urratsa eman dute. Azken asteetan, ikastetxetako kanpo espazioa aprobetxatzeko esperientzia ezberdinak aztertu ondoren eta bertako egoerari buruzko hausnarketa egin ondoren ELKAR HEZIn aplikatzeko proposamena garatu dute.
Esperientzia orokorrean oso aberasgarria eta gustokoa izan da bai irakasleentzat baita ikasleeentzat ere.