Aldundiak “ Hodei baten bila “ diska liburua sortu eta banatu du Gipuzkoako eskola guztietan eta horri lotua izan da Pello Añorgaren emanaldia ere. Hala ere, Pellok “ Hodei baten bila “ diska liburuaren interpretazio oso berea , askea, egiten du eta oinarrizko ipuinaren barruan beste zenbait ipuin, kanta, pasadizo, eta musika instrumentu berezi tartekatzen ditu ikasleen arreta piztu eta bereganatuz.
Saio dibertigarria gure ikasleek aniztasuna zer den ezagutu, errespetatu eta baloratu dezaten.
Pellok dioen bezala: DENOK EZBERDIN DENOK BEHARREZKO