INAUTERIAK ELKAR HEZIn
Astearte goiza aukeratu dute Elkar Heziko ikasle, guraso eta irakasleek, euskal mitologian oinarrituta, Herensugez mozorrotzeko. Gelan landu, eta margotutako jantziez apainduta egin dute dantza ikastetxeko gimnasioan, eguraldiak ez baitu lagundu.
9etatik aurrera taldeko argazkiak atera eta 10:30etan HHko ikasleek ekin diote dantza egiteari. Haur eskolako haurrak ere adi adi egon dira nagusien dantzak ikusiaz. Ondoren, zikloka eginez, txanda hartu diete LHko 1. eta 2. mailakoek. Gero 3. eta 4. mailako ikasleak aritu dira eta azkenik 5. eta 6. mailakoak. DBHko hainbat ikasle ere izan dira danborrak astinduz.