Igaro den abenduaren 14an, Elkar Hezi Ikastetxeak, hamalaugarren Elkartasun Azoka antolatu zuen. Gure ikasleek, hainbat ekimen burutu zituzten Maliko Saint Louis Ikastxeko hainbat beharri erantzuteko, eta jasotako dirua bertara helduko da, gure parrokoa Joxan Larrañagaren bitartez.
Eskertzekoa, baina ez harritzekoa, izan zen oñatiarron erantzuna beste behin. Bertaratutako Gobernuz Kanpoko erakundeen ordezkariak oso pozik joan ziren, beraien helburuak beteta: egiten duten lana ezagutaraztea eta lan hau sostengatzeko laguntza ekonomikoa lortzea. Honez gain, Elkar Heziko ikasleek, bazuten helburu zehatz eta berezia: Maliko Saint Louis ikastxeko urtebeteko internet sarbidea ordaintzea. Internet sarbide hau, Malin, zaila eta garestia izaten da. Hain zuzen ere, urtebetean, 2.000 bat euro ordaindu behar izaten dute, eta arazo larriak izaten dituzte diru hori biltzeko. Elkartasun Azokan lortutako diruarekin espero dugu Maliko ehunka ikaslerentzat baliagarria izango den tresna eskuratzen laguntzea. Urteko azken eskola egunean, Joxan Larrañaga parrokoak, jaso zuen gure ikastetxean, Olentzeroaren eskutik, Elkartasun Azokan bildutako dirua. ESKERRIK ASKO OÑATI !!