Aurtengo aste berdearen egitarauaren barruan, Elgetako udalak errefusaren karakterizazioa antolatu zuen, hau da, kontenedore grisean zer botatzen dugun ikustea.
Oso jende gutxi hurbildu zen bertara, zaborra begien aurrean ipintzea, ikustea, oraindik beldurra ematen digu.
Emaitzek asko hobetu dezakegula erakutsi zuen. %28a organikoa zen, konposta egitera bideratu ez gero herrian dauden baratzegile eta lorazaintzaileek eskertuko luketeen.
Botikara eraman behar diren erabili gabeko sendagien kopurua ere begi bistakoa izan zen.
Benetazko errefusa %38,22koa izan zen, gehien bat pardelak.
Nahastutako hondakinak ezin dira berreskuratu eta berrerabili, hau da, igandean topatutako %61,71a baliabideak ziren, ia-ia zabortegi bidean, eskerrak sailkatu zirela.
Guztiok ditugu eskubideak baina baita betebeharrak ere. Geu eta geure ondorengoen osasuna eta ingurumenaren zaintzean pentsatuko bagenu pauso galanta egingo genuke etxeko hondakinak ondo sailkatzen. Pixkanaka jarrai dezagun hobetzen.