ZABORRAK. TXANPONAREN BI ALDE
2015eko azaroan Julio Bareak, Greenpeaceko arduradunak, Debagoiena zoriondu zuen Europako birziklapen mailarik altuenetakoa (%78) lortzeagatik. Emaitz hau biztanleriaren konpromisoaren ondorioz lortu dugu.
Greenpeacek laudorioak botatzea ez da ohikoa, bere eginkizuna ingurugiroari egiten zaizkion erasoak salatzea eta protestatzea baita.
Txanponaren bestaldean Gipuzkoako Foru Aldundia dago. Jose Ignacio Asensio jaunak, ingurumeneko arduraduna, egiten ari garen bilketa selektiboan, gestio onaren emaitzak aitortu beharrean, “sari” bat eman nahi digu Epelen hondakindegi bat ezarriz, Gizpukoa osoko sailkatu gabeko zaborra eta tratatu gabekoa, bertara ekartzeko mehatxua egin du.
Asensio jauna, ez litzateke hobe, zeure sailetik lurralde osoan hondakinen bilketa selektibo eraginkorraren aldaketa sustatzea eta bide batez ingurugiroan hondakinen eragina gutxitu?
Debagoienan horretan dihardugu, eta hori bai dela biztanlego guztiaren aldetik solidaritatearen erakusgarri. Bailara honetan ahal bada, Gipuzkoa osoan ere.
Datorren asteartean, hilak 16, gu ere egongo gara Arrasaten, Debagoieneko Mankomunitate parean, egingo den agerraldi ekitaldian, eta zu?