Aste Berdearen bukaera

Erabiltzailearen aurpegia Elgeta Zero Zabor 2014ko ekainaren 9a

Larunbat eguerdian Elgetako Aste Berdeari bukaera eman zitzaion auzokonpost gune batetako konpost heldua ateraz. Erabiltzaileek aritu ziren lan honetan, Zero Zabor kideen laguntzarekin eta gidapean. Aipatu beharra dago oso kalitate oneko konposta irten zela.

Galbaetik pasatutako konposta, aldameneko lorategietan banatu zen honelan zikloa itxiz. Lurrak emaniko janariak aprobetxatu ondoren, beraien hondarrekin konposta egin eta azken hau berriz ere lurrera itzuliz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak