Ekainaren 3tik 7ra Elgetan Aste Berdea ospatuko da. Hondakinen kudeaketa , ardatz bezala hartuta , Elgeta Zero Zaborrek, Udaletxearekin batera, hitzaldia, erakusketak, jokuak,… egitaraua antolatu du.
Gipuzkoan azken hilabeteetan zabortegira bidaltzen den hondakin kopurua jeisten ari da, gipuzkoarron artean murrizketa eta birziklapenaren eredua ezartzen ari delako. Elgetan ere herritarrak arduraz jokatzen ari dira eta organikoa kudeatzeko, familien % 35ak parte hartzen ari dira konpostaguneak erabiltzen, emaitza ona jasoz.
Herritarrak dira aldaketa honen protagonista nagusiak hondakinak gaika bilduz eta sistema berrietara egokitze prozesuan beraien ohiturak aldatuz.
Elgeta Zero Zaborretik gonbidapena luzatzen dizuegu Aste Berde honetan ospatuko diren ekimenetan parte har dezazuen, hondakinekin zer egin gehiago ikasteko eta honen inguruan herrian sortzen ari den mugimenduaz jabetu ahal izateko.