Aste bukaera honetan ikasturte berriari hasiera emango zaio Elgetako gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia Elgetako Gaztelekua 2019ko urr. 2a, 11:35
Zapatu honetan Elgetako gaztelekuak bere ateak zabalduko ditu, eta ikasturte berriarekin batera proiektu berri baten hasierari ekingo zaio.
Zapatu honetan, urriak 5, ikasturte berriarekin batera Elgetako gaztelekuak bere ateak zabalduko ditu. Bertan, Elgetako gazteak aste bukaeretan ekintza ezberdinak egiteko aukera daukate. Ikasturte honetan proiektu berri bati hasiera emango zaio gaztelekuan, eta hainbat aktibitate berri egitea proposatuko da, beti ere Elgetako gazteekin adostuta. Horretarako, zapatu honetan, gaztelekuan batzar nagusia egingo da ikasturtean zehar gazteak egin nahi dutena adosteko. Proposatuko diren ekintzak, auto telegidatuen karrerak, arimen gaua ospatzeko ekintzak, gynkanak, sukaldaritza tailerrak, Scape room... izango dira besteak beste. Espero dugu Elgetako gazteak bertara gerturatzea eta gaztelekuan parte hartzea. Ikasturte honetan ere, aurreko ikasturtean bezala, Instagrameko kontuan gaztelekuan egiten ditugun ekintzen berri emango dugu (@gazteleku_elgeta).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak