Beste garai batzuetan, mendira joan/ mendira jo esaerak beste konnotazio batzuk zituen. Oraingoan, mendira joango gara presoen aldeko kilometroak egitera. Sarek sortutako aplikazioa eskuko telefonoan instalatu eta Euskal Herriak dituen adina biztanle kilometro egiteko.
Mendira oinez, korrika edo bizikletaz joan gaitezke. Gaur egun, konfinamendua pasatu ondoren, kirola hainbeste jendek egiten duen garaian, zergatik ez gehitu aldarrikapen bat ekintza horri. Zergatik ez zabaldu lau haizetara presoak Euskal Herrian nahi eta behar ditugula. Zergatik ez ozen adierazi ezin dela normaltasunik egon presoek espetxean jarraituz.
Zenbat aldiz entzun izan dugu indarkeriarik gabe dena dela posible. Aspaldi ez dago alde bateko indarkeriarik! Baina indarkeriari eusten diote astero-astero presoen senideak milaka kilometro egitera behartzen dituztenek eta baita hori aldatzeko nahikoa ez dutenek egiten ere.
Biteri plazan elkartuko gara igandean, uztailaren 19an, goizeko bederatzietan, eta hortik abiatuko gara. Pentsatzen baduzu presoek Euskal Herrian, kalean, egon behar dutela, ez gelditu etxean, izan bidea! Etorri gurekin mendira, egin kilometro batzuk presoen alde.
----------
Enrike Letona Biteri
Arrasateko Sareren izenean
Arrasate