Geroztik, egun hori hartu izan dugu aurretik eta geroztik hil dituzten borrokalariak omentzeko. Aurten ere, hilaren 27an, asteazkenean, Seberon elkartuko gara, 19:00etan. Manifestazioa egingo dugu eta ondoren ekitaldi xume bat Monterronen.
Hainbeste gauza egiteko ditugun garai hauetan, memoria ariketa bat egin eta biktima guztien errekonozimendua indartzeko murgildu gaitezen une bat gure historiaren hainbat gertaeratan. Guztia eman duten lagun horiek ez al dute merezi gure oroimenera ekartzea? Aurrera egin behar dugu, baina herri honen etorkizuna ezin da eraiki, tarteka, aurretik gertatutako guztia oroitu gabe. Inor ez da ezinbestekoa, baina guztiok gara beharrezkoak. Hurbil zaitez Sebero plazara 27an, gure aurreko borrokalariekin batera egingo dugu egun horretako bidea eta baita etorkizunekoa ere.
----------
Enrike Letona
Arrasateko Sortu
Arrasate