Enrike Letona (Arrasate): "Zure iritzia garrantzitsua da: parte hartu!"

Erabiltzailearen aurpegia Enrike Letona 2011ko mar. 1a, 01:00

Aurreko hilean Ezker Abertzalearen prozesuaren inguruan idatzi genituen lerro batzuk azpimarratuz Zutik Euskal Herria-n markatutako urratsak betetzen ari ginela.

Hauteskundeetan parte hartzeko borondate irmoa dugula ere garbi utzi genuen. Larunbatean Bilbon Arrasateko jende ugarik elkar ikusi genuen manifestazioan. Proiektu guztiak aurkezteko aukera izan behar dugula garbi gelditu da berriz ere. Ezker Abertzaleko kideok asmo horrekin ari gara lanean Euskal Herriko herri guztietan.

Arrasateko diagnostikoa Kultur Aten aurkeztu genuen urtarrilean, talde bakoitzak landutako arloa aurkeztuz eta taldeetan eztabaidatuz. Jende ugari ari da parte hartzen eta pozik gaude, baina, hala eta guztiz ere, behin eta berriz esan ohi dugu gure proiektua parte-hartzailea dela eta guztiok daukagula zer esan.

Orain programa lantzen ari gara, eta gure proposamenak kontrastatu nahi ditugu bertako talde eta adituekin. Baina denok ezagutzen dugu gure herria eta denok pentsatu ohi izan dugu behin baino gehiagotan: "Nik hau ez nuke horrela egingo".

Ba, ez zaitez isildu, aukera duzu zure ekarpena egiteko eta horretarako inkesta bat aurkituko duzu zure etxeko gutunontzian. Bertan azaltzen diren galderez gain, beste edozein gauza komentatu nahi badiguzu, bidali lasai. Zure ekarpenak baliagarriak izango zaizkigu eta kontuan hartuko dira. Inkestak jasotzeko gutunontzi batzuk jarriko ditugu leku hauetan: Arrano Elkartea; Irati, Basati, Uarkape, Ziorla, Gure Leku eta Iluntz tabernak; eta Uribe Auzoko denda; eta horrez gain, helbide elektroniko honetara ere zuzendu zaitezke: arrasateezkerretik@gmail.com.

Zuk ere baduzu zer esan, bozka garrantzitsua da, baina zure iritzia ezinbestekoa.
Inplikatu zure herria hobetzen, denon artean lor dezakegulako herri txukunago eta justuagoa. Eskerrik asko, aldez aurretik, parte hartuko duzuen guztioi.

(Ezker Abertzalearen izenean)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak