Elena Laka: "Kobratu eta etzan"

Erabiltzailearen aurpegia Elena Laka 2011ko ekainaren 7a

Erretiratuak "kobratzeko eta etzanda egoteko gaude", adierazi zuen...

... Elgetako alkate izateko aukera handiak izanda bigarren geratu zenak, politikatik erretiratzen zela iragartzean.

Ño, neure artean, ederra eskapada elgetarrena.

Antzinako eibartarren pueblo soberanuak bete-betean asmatu du, Plazabarrenen antza etzaulkia eta kobratzeko kontua ipintzeko asmoa kitzikatzen zebilena ez dute alkate aukeratu.

Kontxo, bururatu zitzaidan gero, badaude ba makinatxo bat erretiratu, kobratu bariko lanetan edo plazer hutsezko jardun aktiboetan ondotxo mugitzen direnak.

Tira, begitandu zitzaidan, izan zintzo zeure buruarekin, aitortu kobratzea eta etzanda egotea ere atsegin duzula.

Bai, baina orduan bezero izan nuen prostituta bat etorri zitzaidan gogora: bere lana etzanda egotean eta kobratzean zetzala azaldu zidan.

Bapo, ondorioztatu nuen, prostituta, erretiratu, alferra edo beste edozer izateko, ez da agian elegantzia handirik behar, baina hauteskunde galtzaile izateko bai. Hautagaiari ipin dakiokeen estilo frogarik gorenena hauteskundeak galtzea da.

Kobratzea eta etzanda egotea helburu dituela aitortu duen honek, elegantzian, kale.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak