Arrasateko Trikitixa Eskolaren partetik, eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Esther Learreta 2016ko urr. 14a, 09:16

Ekaiñaren 11n hasi zien Arrasateko Trikitixa Eskolaren 25. urteurreneko ekintzak, eta atsalde edarra pasetako aukerie eduki geuen Monterron parkien, Arrasateko hainbat kultur talderekin.

Hori egunori hasiera baiño ez zan izen. Irailleko egubakoitzak be trikiti eta pandero doiñuak lagunduta ospatu dittuagu. Akaberia be ezin hobia emun jako; izen be, Maritxu Kajoi Komisiñuek enbutu preziatue jantzi deusku honeittan 25 urte honeittan eginddako lanagaittik eskerrak emuteko: zenbat doiñu eta kantu eder entzuteko aukerie izen dogun 25 urteotan! Zenbat umek, gaztek eta ez hain gaztek jotako doiñuek poztu eta girotu dittuen Mondragoeko kaliak! Zenbat irakaske! Zenbat guraso! Zenbat bolondres! Zenbat jende eskertzeko!

Mille esker be gutxi die hau guztiau aurrera eruen ahal izeteko emun deuskuzuen laguntziagaittik. Hortaz, mille, mille, mille esker.

Apurke-apurke bidien aurrera, beste 25 bete arte!

Eskerrik asko, bihotzez!

----------

Esther Learreta

(Arrasateko Trikitixa Eskolaren lehendakaria)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak