Arrasateko Trikitixa Eskolaren partetik, eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Esther Learreta 2015eko irailaren 20a

Iraillaren 11n, Arrasateko Trikitixa Eskola plazara atara zan.

Ate irekixen ekitaldi alai bat egittie zan asmue, eta horixe da, benetan, lortu zana. 

Arratsaldie prestaketan uda aurretik ekin gitzen, gogotsu hasi be, eta erantzune neurrikue izan zan; izen be,  Arrasateko plazan egon zan girue paregabie izen zan. 

Eskerrik asko hau guztiau aurrera eruen ahal izeteko emun deuskuzuen laguntziagaittik.

Ez geunke iñor ahaztu gura; hortaz, hartu gure eskerrik beruenek gure inguruen ibili zarien guztixok: Arrasateko Udala, harategixek, tabernak, artisaue, pulpeirue, epaimahaiko kidiek, gurasuek, irakasle eta ikasliek, komunikabidiek… eta, zelan ez, ekintzetan parte hartu zeuien danok. 

Eskerrik asko, bihotzez!

----------

Esther Learreta

(Arrasateko Trikitixa Eskolako batzordearen izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak