"Txoriak eta loreak"

Erabiltzailearen aurpegia Elena Laka - Abokatua 2011ko aza. 30a, 01:00

Debekatuta zion bere buruari krisiaren ondorioei buruz idaztea...

... hain kikilduta zeukaten ulertzen ez zituen ekonomiazko albisteek.

Hauteskundeei buruz idaztz zezakeen, baina PPren garaipen borobilak izua baino ez zion sortzen.

Pentsatu zuen hauteskundeek Euskal Herrian ekarritako aire berriez jardutea, baina konturatu zen adierazten zuenean zazpi ordezkaritik sei gizonak zirela, zehazteke zegoela egin beharreko oposizioa, eta gero, txantxa moduan, taldeko buruaren itxurak Olentzero kaletartuarena ematen zuela, bada, komentario horiek ez zirela inguruan ondoegi hartzen.

Irtenbide bila, ihes egiteko literaturara jo zuen orduan, amodiozko liburuetara. Hor behintzat nahigaberik ez,  topatuko zuen plazera.

Irakurri zuen nola,  behin ezpainekin nahi gabe erakartzen zaituenaren ezpainak ukituta, haien ukimena eta usaimena betiko geratzen den burmuinean itsatsita, droga indartsu bat balitz bezala. Horren gainean idaztea pentsatu zuen, ez da beldurgarria, ez eztabaidagarria, plazera ematen du.

Baina bertantxe jabetu zen Goienako zutabe batean zegoela, ez Barbara Cartlanden errelatu batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak