Garbigailu hark, Jobsek diseinuarengaitik ere miretsi nahi zuena, goi teknologiako tresnak baino askoz ilusio gehiago egin omen zion.
Nik ez daukat iritzi argirik Jobsen ekarpenen garrantziari buruz. Apple ordenagailu txiki bat eduki nuen, duela hogei urte, bigarren eskukoa, oso moñoñoa. Gehiago ez. Baina bai konpartitzen dut Jobsekin garbigaluak sortzen didan mirespena. Garbigailu automatikoa eta antisorgailuak, mugarri izan dira emakumeon askatasunean
Gurean ez genuen asteetan eztabaidatu garbigailua aukeratzeko. Aurrekoa hondatu, etxetik berrehun metrora zegoen dendara joan, eta hamar minututan berria erosi nuen. Saltzaileak irribarre egin zidan: ezagun da garbigalua hondatuta daukazula eta berri baten premian zaudela.
Garbigaluaren premia, eta garbigailua aukeratzeko denbora xahutzeko asmorik ez. Horra zergaitik nik hamar minutu eta Jobsek aste asko. Horregaitik ez daukat Jobsen inguruko iritzi garbirik: gure premiak eta lehentasunak zeharo desberdinak ziren.