"Donostia kultura"

Arrasate aldean sarri errepikatu ohi den esaera herrikoi batek dio Arrasatetik Donostiara 70 kilometro daudela...

... eta Gipuzkoako hiriburutik Arrasatera, berriz, 150 kilometro.

Ezin ukatu daiteke, Donostiatik Debagoiena urrun dago zentzu askotan, nahiz autopista, nahiz Diputaziokide bailarakoak. Gure ortzemuga pareko mendiak ematen digu, jotaz eta ixaz jositako hizkera arraroan mintzatzen gara, debagoiendar seme-alabek ere donostiartutakoan galdu egiten dutena, eta lan-eta-lan baino egiten ez omen dakigu.

Alegia, donostiyarrei egozten zaien arinkeria jator edo jatortasun arin hori ez daukagula, eta ondorioz DV otzantzaile arrakastatsuak probintzia deritzon multzo lauso horretan sartuta bukatzen dugula, beste erremediorik gabe.

Hau guztia modu orokorrean esanda. Modu zehatzagoan berbetan, aukera polita emango du ikusteak Donostia kultur hirigune izendatzeak zer eragin izango duen gure inguru hauetan.

Kultur zipriztinak eroriko ote zaizkigun ala, beste behin ere, honez gero hasita daukagun  kultur sirimiri horren sortzaile izan beharko dugun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak