Elena Laka: "Etxeko lanak"

Badaukat lagun bat lanetik irteteko orduan beti denbora-pasa ibiltzen hasi dena.

Aitzakia bila ibiltzen da lan-jarduna luzatzeko. Edo behin lantokitik kanpo, hamaika itzulinguru egiten ditu etxeratzeko ordua berandutzeko. Etxean bikotekidea eta alaba bi dauzkala jakinda,  ikusita etxera bueltatzeko erakusten duen gogo urria, susmatzen hasi naiz ez ote dauzkan bikotekidearekin arazoak. Eta behin lanostea luzatzeko garagardo-saio batean balizko arazoari buruz galdetu diot. 

Bikotekidearen arazoak? Ez, ez, oraingoz ez, kontatzen du. Nire arazoak dira zortzi urteko alabaren eskolako lanak. Etxeko lanen aldeko irakasle bat egokitu zaio aurten, eta egunero bidaltzen dizkiote. Eta zerbait ulertzen ez duenean, galdetu egiten dit. Hori larritasuna, zu. Vennen diagramak, poligonoak, hektometroak, haizearen eta atmosferaren definizioak, uraren zikloa... Norberaren buruaren kontrako azterketa bat ematen dute!

Eskolako lanak gurasoen ardura diren ala ez eztabaidatzen hastear ginen, baina nire laguna guraso eta langile ona da, eta nire egitekoa, bera animatzea. Proposatu diot lanostean egunero garagardo-saioa egitea. Gu biok, eta alabaren irakasleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak