... haziak hankartetik salto eta besteentzako gogaikarria izan zitekeelako.
Irakurri nion idazle bati, ume batzuk txiza egiten hasi zirela, hankak zabaldu, zakila atera eta parrastada egin zutela. Hirugarrenari entzun nion EAJk PSOEkoak barrabiletatik helduta zeuzkala Madriden. Laugarrenari, abertzale euskaldunak bere jakin-minari pijama janzten ziola.
Baina abertzale euskaldunen ia erdiak bere jakin-minari zerbait janztekotan kamisoia ipiniko lioke. PSOEko ordezkari askok ez dauka barrabilik nondik heldu, obatzekotan, titi parea. Umeen erdia baino gehiago txiza egiteko hankak ireki aurretik jarri edo makurtu egiten da, eta parrastada ezpain arteko zulotik ateratzen zaio. Munduko populazioaren erdiari, masturbatzerakoan ez dio haziak pol-pol jauzi egiten, baizik eta orgasmoarekin likido baten jarioa irristatzen zaio izterretatik behera.
Sarritan gizonek munduaren erdigunea balira bezala jarduten dute. Periferiatzat gaituzte. Bihar, Martxoaren 8a. Etzitik aurrera, erdigunea guztiona.