Maldan gora

Erabiltzailearen aurpegia Elena Laka - Abokatua 2011ko urt. 11a, 01:00

Euskal Herria aldapaz beteta dago, fisikoez ari naiz.

Aldapeta, Aldapatxo, Aldatzgoi, Kondeko Aldapa toponimoak daude herri ezberdinetan, guztiak hori adierazteko: laua ez dena, aldapa alegia. Maldan behera da Arestiren liburua, hura leku fisikotik abiatuta, zentzu metaforikoago batera eraman.

Urtea gaur hasten da. Urtarrileko aldapa esaten diote orain aurrean zabaltzen zaigun garaiari. Urte bukaerako gehiegikeriak ordaintzen ditugun garaia, bixamona demasa. Bonbonkeriaren fakturaren ondorengo zenbaki gorriak.

Urtea gaur hasten da eta aldapatsua datorrela dioskue, oraingoan ez zentzu fisikoan. Tira, gustuko tokian aldaparik ez, zioten gure zaharrek.  Eta, duda barik, gustukoa izan behar du urte berri bati hasiera emateak, osterantzekoa badakigu zer den-eta.

Animo, beraz, urte berriari, nagiak astindu, ajeak gainditu eta hasi beroketak eta luzaketak egiten aldapari ekiteko. Hobea etorkizun dago, eta aldapa oso gogorra egiten bada, badago apur bat geratzea, arnasa hartzea, eta poliki-poliki aurrera egitea. Inguru honetan bizi garenok ondo baitakigu aldapa bat igo ondoren, gero beheranzkoa datorrela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak