Osasun larrialdi honetan, elkarlana eta elkarri zainduz!!

Erabiltzailearen aurpegia Ekin Emakumeak 2020ko api. 8a, 18:45

Osasun larrialdi honetan, elkarlana eta elkarren arteko zaintza ezinbestekotzat jotzen dugu Ekin Emakumeak elkarte kideok. horregatik, elkartetik honako informazio lagungarri hau luzatu nahi dizuegu:

Arrasaten, beste hainbaten artean, zerbitzu interesgarri hauek dituzue erabilgarri, laguntza eskatzeko, zalantzak argitzeko, informazioa eskatzeko ...
Gure elkartetik ere zuei laguntzen saiatuko gara eskura ditugun tresna guztiak erabiliz, batetik elkarteak berak duen Harrera Zerbitzuaren bitartez eta bestetik, Arrasateko Zaintza Sare Herritarrarekin zubi lanak eginez.

EKINEKO HARRERA ZERBITZUA:
Astelehenetik ostiralera
10:00etatik 13:00etara
Telefonoz: 651 70 79 36 / 626 21 6621
Emailez: arrasatekoekin.emakumeak@gmail.com / arrasaten.aniztasuna@gmail.com

ARRASATEKO ZAINTZA HERRITARRA:
ELIKAGAI eta MEDIKAMENTUEN EROSKETA eta ZABORRA ATERA:
9:00etatik 19:00etara
Telefonoa: 697 97 22 22

HAURREN ZAINTZA eta ESKOLAKO LANETAN LAGUNTZA:
9:00etatik 19:00etara
Telefonoa: 602 64 19 90

BABES EMOZIONALA eta LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA:
Astelehenetik ostiralera
10:00etatik 12:00etara / 17:00etatik 19:00etara
Telefonoa: 622 48 32 47

Besterik gabe, zaindu zuen buruak, zaindu elkarri eta ...

EUTSI GOIARI!!!! DENON ARTEAN LORTUKO BAITUGU!!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak