Ekin Emakumeak elkartea (Pablo Uranga 4), Arrasate
Zein toki hartzen dute adiskidetasun harremanek gure bizitzan? Zein harreman eredu eraikitzen ditugu? Gizarte patriarkalak bikote harremana jartzen du erdigunean, baina zein toki hartzen dute bestelako harremanek bizitzaren sostenguari dagokionez? Mugimendu feministak ere emakumeon arteko sareen garrantzia nabarmentzen du, baina zertan konkretatzen da sare hori?
Guzti hauen eta sortuko diren bestelakoen bueltan arituko gara ostegunean, 18:30etan Ekin Emakumeak elkarteko egoitzan.
Hizkuntza: Euskara