Kulturateko Jokin Zaitegi gela, Arrasate
Guraso izatea ez ohi da erraza izaten.
Emakumeok gainera modu bereizgarri batean jasaten dugu gizartearen arabera "ama ona" izatearen presioa.
Horrela, sarri, ama diren emakumeen artean kontraesanak, zalantzak, ezinegonak eta zenbaitetan erruduntasun sentimenduak ere ageri dira.
Asko dira emakumeok gizartetik jasotzen ditugun eskakizunak eta amatasunean ere hala izan ohi da.
Ama izatea aukera bat da, eta ama izateko ere modu asko daude.
Solasaldi honetan giro onean, ilusioz eta umorez honetaz guztiaz mintzatuko gara.
Gerturatu martxoaren 10ean Kulturateko Jokin Zaitegi aretora!
Hizkuntza: Euskara