Harrera zerbitzuan beso zabalik hartuko zaituztegu!

Arrasaten Ekin Emakumeak Elkarteak gestionatzen duen Harrera Zerbitzuak martxan jarraitzen du.

Kaixo!

Oraingoan memoriak freskatzera gatoz!!

Badakizue Arrasaten Harrera Zerbitzua martxan daukagula, ezta?

Badaezpada, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan 10:30etatik 12:30etara bulegoan aurkituko gaituzu. Pablo Uranga 4, Behean gaude!

Hala, Arrasatera heldu berri zara eta informazioa behar duzu? Edo, edozein gestio migratoriorekin akonpainamendua behar duzu? Prozesu hau bizitzen ari den norbait ezagutzen duzu? Esaiozu gerturatzeko!

Etorri guregana eta zure bizitza erdigunean jarriz, prozesua goxotzen saiatuko gara!

Laster arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak