Krisi energetikoak gainezka egin digun garai hauetan eta konpainia energetiko guztiek, eskaintza "miragarri" ezberdinez matraka emateko, ehundaka dei jasotzen ari garen egunotan, energiaren eraginkortasun eta aurrezpen kontzeptuetan sakontzeko beharraz oharturik, Ekin Emakumeak elkartetik, "Faktura elektrikoa: Nola optimizatu ditzakegu gure faktura elektrikoak?" tailerra antolatu dugu otsailaren 8an, asteazkena, 18:30ean, Kulturateko Areto Nagusian.
Bertan, argindarraren fakturaren irakurketa eta optimizazioan trebatzen erakutsiko digu GOIENER-eko profesional batek. Zuen argindarraren fakturarekin bertaratu eta zuen beharretara egokituak ez dauden kontratuak detektatuko ditugu. Gure beharrak asetzeko kontrola berreskuratu dezagun!