Euskaraldian murgildu berri… talo tailerra!

EKIN EMAKUMEAK ELKARTETIK EUSKARALDIAREN BAITAN PROPOSAMEN BAT.

Ekin Emakumeak elkartetik proposamen bat egitera gatoz.
Euskaraldian murgildu berri garen egunean, aukeratu dugun rolari bide emateko aukera paregabea izanik, lagun artean, konfiantzazko eta jai giro goxo batean, hain preziatuak ditugun taloak egiten ikastera eta berauek dastatzera animatu nahi zituztegu.
Datorren ostiralean, azaroaren 18an,  arratsaldeko 18:00etan, txapa soinean duzuela, zatozte AED eta Ekin Emakumeak elkarteko lokalera, Pablo Urangara.
Belarriak adi adi, mihiak ondo astintzera goaz!!!!

IZENA EMATEKO:
emakumeak@ekinemakumeak.eus
943 79 83 70 / 651 70 79 36

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak