"ESKU HUTSIK" ELKARTEAZ ELKARLANEAN: EKINEN JOSKINTZA TAILERRA

Ekin elkarteak antolatutako joskintza tailer honetan, txanotxoak, mantatxoak eta jizo-zakutxoak egiten ikasiko dugu eta bide batez, horiek guztiak Euskal Herriko ospitaleetara helaraziko ditugu “Esku hutsik” elkartearen babesaz.

 

Irailean jakitera eman genuen moduan, Ekin Emakumeak elkartea berrikuntzekin dator ikasturte honetan. Emakumea, euskara eta aniztasuna biltzen dituen gaiak ardatz harturik, hilero, ekintza berezi bat eskaintzeko asmoa dugu.

Honakoa, horietako bat da. Elkarteak inguruan dituen emakumeek* helarazitako behar batetik abiatutako ekimena dugu hau. Dolu perinatala erdigunean jarri eta ikusgai egiteko beharraz, hain xuxen.  

Joan den astean, d
olu perinatala ezagutzera eman genuen hitzaldi baten bidez. Bertan, Eider Otxoa Inda, doluan aditua eta jada gurean ezaguna duguna, eskuzabaltasun izugarriaz beraien bizipena gurekin partekatuko zuten Sonia Etxenausia Ross eta Kristina Pavo Núñez eta azkenik, María González Gómez, Esku hutsik elkarteko lehendakaria izan genituen.

Ekimen hau bi ataletan banatu genuen, alde batetik, hitzaldia eta bestetik, beronekin zuzenean lotuta dagoen joskintza tailer bat. Bertan, modu boluntarioan eta doan, txanotxoak, mantatxoak eta jizo-zakutxoak egiten ikasiko dugu eta bide batez, horiek guztiak Euskal Herriko ospitaleetara helaraziko ditugu “Esku hutsik” elkartearen babesaz.

Tailer berezi hau, urriak 26, azaroak 2 eta azaroak 9an, 17:00etatik 18:30era izango da Ekin Emakumeak elkarteko lokalean.

ZURE ALETXOA JARRI NAHI?

Izena emateko:
emakumeak@ekinemakumeak.eus
943 79 83 70 / 651 70 7936

 

 



 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak