Irailean azaldu genizun moduan, berrikuntzekin gatoz eta hilero ekintza berezi bat proposatuko dizugu.
Esku artean darabilzkigun gai askoren artean, oraingoan, DOLU PERINATALA ikusgai egin nahi dugu eta erdigunera ekarri. Datorren urriaren 19an, Kulturateko Areto Nagusian, 18:30ean, ESKU HUTSIK elkartearen eskutik, haurdunaldian zehar, erditzean edo ondorengo hilabeteetan ematen diren haurren heriotzen doluaz arituko gara. Beharrezkoa da eta beharra dugu!
Bestetik, irailean, opor osteko lur hartzeaz nahiko izaten dugu eta, akaso, despistatu xamar zabiltza oraindik inguruan antolatu diren ekintzez jabetzeko. Horregatik, hemen gaituzu, berriz ere, gure ekintzen berri zuri emateko.
Gure ikastaro eta tailerretan, oraindik, badugu zuretzat leku bat gordea, nola ez ba!
JOSKINTZA, asteartetan, 16:00-18:00, plaza 1. Ostegunetan, 16:30-18:30, 2 plaza eta 18:30-20:30, plaza 1.
TAO, hileko lehen ostegunetan, 18:00-20:00, 5 plaza.
YOGATERAPIA, urritik abendura bitartean, asteazkenero, 18:30-20:00, 5 plaza.
ZALDIEKIN COACHING-a, urriaren 22an, Meatzerreka auzoan, 9:30-14:30, 10 plaza.
Oraindik garaiz zabiltza izena emateko, zain gaituzu.
Animatu eta zatoz, partekatzera, sortzera, jakintzak elkarbanatzera, zaintzera ... PROBATZERA!!!
Izena emateko:
emakumeak@ekinemakumeak.eus
943798370 / 651707936