Aro digitalean baliabide digitalak guztiontzat!

Ez gaude digitalizatze prozesuaren aurka, bai ordea, digitalizatze prozesu hori pribilegio bihurtuko bada. Digitalizatzea bai, beti ere, baliabide digitalak denon eskura jartzeko gai bagara edota horiek eskuratzeko bideak errazteko gai bagara.

Kaixo lagun,

Ekin Emakumeak elkarteak, Udaleko Aniztasun sailaren babesaz, arrasatearrei kolaborazioa eskatzera gatoz.

Geroz eta teknologikoagoa bihurtzen ari den gizarte honetan, gure egunerokotasuna ( salerosketak, tramite burokratikoak, bankuetako tramiteak, tramite laboralak, eskola … ) geroz eta gehiago digitalizatzen ari den garai hauetan, egunetik egunera, desoreka eta arrakala amaigabea eragiten ari gara herritar zaurgarrienen kalterako.

Ez gaude digitalizatze prozesu horren aurka, bai ordea, digitalizatze hori pribilegio bihurtuko bada. Digitalizatzea bai, beti ere, horretarako, baliabide digitalak denon eskura jartzeko gai bagara edota horiek eskuratzeko bideak errazteko gai bagara.

Maiz artatzen ditugu gure elkartean, baliabide falta horrek eraginda, edozein tramite digital egiteko beharra duten herritarrak eta, zer esanik ez, seme-alabei eskola lanetan laguntzeko izugarrizko zailtasunekin aurkitzen diren emakumeak. Eta noski, bizi dugun osasun krisialdiak, baliabide horien ezinbesteko beharra areagotu du eta baita agerian utzi ere digitalizatze prozesu hau pribilegio bihurtu dela askorentzat.

Hau guztia kontuan izanik, herriko hainbat enpresekin harremanetan jartzeaz gain, arrasatear norbanakoei ere kolaborazioa eskatu nahi diegu.

Nola lagundu?

Zaharkituta edo etxeko txoko batean baztertuta izan ditzakezuen ordenagailu portatilak edota tabletak eskainiz. Aukerarik ikusten baduzue, jarri gurekin harremanetan eta, pozarren, eskaintzeko duzuena gure bulegoan, Pablo Uranga 4, behean, jasoko dugu.

Denon artean, bide eman diezaiogun aukera berdintasunari, hitz hutsaletatik harago…
Ekintzara! Gauzatzera!

Besterik gabe, zuen arreta aldez aurretik eskertuz eta gure eskakizuna kontuan izango duzuelakoan, zain izango gaituzue.

HARREMANETAN JARTZEKO:

aniztasuna@ekinemakumeak.eus

tperez@arrasate.eus

943 79 83 70 (Ekin Emakumeak, Pablo Uranga 4, behea. Arrasate) / 943 25 20 07 (Udala)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak