EKIN EMAKUMEAK ELKARTEKO IKASTARO ETA TAILERRAK MARTXAN

Erabiltzailearen aurpegia Ekin Emakumeak elkartea 2022ko urt. 28a, 12:29
Datorren astean Ekin Emakumeak elkarteko ikastaro eta tailerrak martxan jarriko dira. 
Oraindik izena emateko aukera.
Hiruhilabete honetarako prestau ditugun ikastaro eta tailer berrietan taldeak osatu dira eta datorren astean martxan jarriko dira. Hala ere, jakizu, guztietan, oraindik, plaza batzuk libre daudela.

Zuretzako tartetxoa hartzeko, zuk ere zilborra duzula gogoratzeko, herriko beste emakume* batzuekin une goxo bat partekatzeko eta gauza berriak esperimentatzeko aukera paregabea aurkituko duzu hemen.

Oraindik garaiz zabiltza izena emateko. Aukera hau galduko duzu?

Animatu, zatoz jakintzak elkarbanatzera, sortzera, zaintzera, probatzera!

Zain gaituzu!


Izena emateko.
emakumeak@ekinemakumeak.eus
943798370 / 651707936

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak