Ekin Emakume Elkartea: Jabetza tailerrak. 2021-2022 ikasturtea

Erabiltzailearen aurpegia

Oporretatik bueltan gara jada, ikasturte berriari ekiteko indar berrituta eta prest!

Betiko lez, jabetza ikastaro eta tailerrekin hasiko dugu ikasturte berria. Joskintza, TAO eta kosmetika naturala tailerrak prest ditugu.

JOSKINTZA (Dunixe Royo):

Ostegunetan, 18:30-20:30. La Merced ikastetxean. ( 2 plaza libre oraindik )

TAO (Kontxi Garmendia):

Hileko lehen ostegunetan; urriak 7, azaroak 4 eta abenduak 2, 18:00-20:00. La Merced ikastetxean. ( 13 plaza libre )

KOSMETIKA NATURALA (Ekoudalatx):

Urriak 6, 13, 20 eta 27, astelehenak, 17:00-19:00. La Merced ikastetxean. ( 13 plaza libre ) 

Hartu zeuretzako tartea eta gozatu gauza berriak frogatuz. Lagun berriak ezagutzeko aukera paregabea izango duzu eta, esperientziak partekatzeko, konfiantzazko leku goxo eta atsegin bat ere aurkituko duzu.

Zure zain gaituzu!
Animatu!!!

OHARRA: Izena emateko, zatoz gure bulegora, bestela, erabili kontakturako ditugun zenbakiak edo emaila.

Ekin Emakumeak elkartea
Pablo Uranga 4, behea. Arrasate

943 79 83 70/651 70 79 36
emakumeak@ekinemakumeak.eus
aniztasuna@ekinemakumeak.eus

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.