"Eskerrik asko!"

Erabiltzailearen aurpegia Emi Izura 2012ko uzt. 2a, 02:00

Eskerrik asko, Mikel Errasti, zure gutuna oso hunkigarria...

... suertatu zaigu eta. 

Antzerki tailerreko ikasturteari bukaera emateko antzezlan xume hau taularatu genuen, baina ez genuen espero halako arrakastarik izatea. 

Honek poztasun eta motibazio handia ekarri dizkigu, baita gogo handia lanean eta ikasten jarraitzeko.

Gure esku kanpo gelditzen da nora jo antzezlan hau beste herrietan antzezteko, baina gu prest gaude edozein tokitara joateko, gure helburu bakarra da jendea irribarretsu ateratzea emanaldia ikusi ondoren, guk eszenatokiaren gainean oso ondo pasatzen dugulako, eta uste dugu garai hauetan barre egitea oso garrantzitsua dela. 

Eta horrek balio badu emakumearen egoerari buruz hausnarketa txiki bat egiteko, ba, hobeto.

Orduan, norbaitek nahi badu gure obra edozein herritan ikustea, harremanetan gurekin jarri eta ahal badugu oso pozik joango gara. 

Gure helbidea hau da: ausartak.antzerkitaldea@gmail.com.

Mila esker, txalo zaparrada bota zenigutenei eta lagundu diguzuenei ikuskizun hau aurrera ateratzen.

--------------------

Emi Izura, Pakita Ramos, Mari Carmen Fernandez, Eva Gutierrez, Olatz Pagaldai, Asun Arzaburu, Rosa Carrillo, Marivi Carrillo eta Amaia Arrizabalaga

(Ausartak antzerki taldea)

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak