Eskerrik asko, Eskoriatza!

Erabiltzailearen aurpegia Eluska Irazu 2019ko mai. 31a, 08:18

751: 751 babes. 751 besarkada. 751 bihotz-poz. 751 norbanako. 751 irribarre, kezka, indar, tanta. Lortu dugu. Lortu dugu hasieran planteatutako helburuetako bat: pertsonak erdigunean jartzea eta pertsona horien konfiantza berreskuratzea… Zuek guztiona.

4: 4 urte. 4 zinegotzi. 4 herri egitasmo, proiektu, erronka: hirigintza; herri bizia; herri soziala; herri garapena.

4.089: Eskoriatzarrak. 4.089. Nahi, gogo, ametsak. 4.089. Etorkizun duina merezi dutenak. 4.089 ardura eta erantzukizun guretzat.

1: Herri bat: Eskoriatza. 1. Lanerako ekipo bat zuekin aurrera egiteko prest.

Eta helburu 1: Eskoriatza hobe, lagunkoi, feminista, euskaldun eta autonomoagoa egitea. Zinez sinisten dugulako Eskoriatzak behar duela eta eskoriatzarrok merezi dugulako. Beraz, beste behin, eskerrik asko tantaz tanta olatu hau sortzen lagundu duzuenoi, gertutik edo urrunetik berdin dio… balio duena da bihotzez egin duzuela. Eta, egindako lanari eta egiteko gelditzen den lanagatik ez dugu amore eman behar herriak partehartze askean erabaki eta adostu ditugun proiektu eta erronkak gauzatuta ikusi arte.

----------

Eluska Irazu

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak