Berandu, baina nora?

Erabiltzailearen aurpegia Eider Najera 2026ko apirilaren 27a

20ko hamarkadan bizitzan berandu goazelako eta denerako denboraz larriz gabiltzalako sinesmena zabala ote den jakin nahiko nuke. 

25 urte bete baino lehen nire bizitza osoa konponduta eta eraikita izatea exijitzen diot nire buruari. Kontuan izan hurrengo hilabetean dela hori; Amanciok, agian, posible izango zuen hilabetetik hilabetera bizitza berri bat eraikitzea, baina nik ez. Eta hori beste behin onartzean, bizitza helduko ustezko arrakastatik urrun nagoela sentitzen dut. Etxe bat izateko aurrezten hastea komeni dela pentsatzen dut, oraingo perkala ahaztuta, edota non finkatuko naizen jakin gabe. 

Nire gurasoen laneratzeari erreparatzen diot, baita nire lagunenari, eta erantzunik jaso ez duten nire dozenaka curriculumez gogoratzen naiz. Konparazio nazkagarriz eta toxikoz betetzen zait burua, eta lortu edo egin ditudan gauza guztiak mespretxuz begiratzen ditut; edo, zuzenean, ez ditut ikusten. 

Non dago idatzita adin bakoitzean lortu beharreko gauzen zerrenda? Nork erabakitzen du hori? Noiz onartu nuen nik?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak