Ezertan ez sinisteko puntura heldu gara, baita kontrajarriak diren gauzetan sinistera, eta inongo frogarik gabe beste gauza batzuengan konfiantza itsua mantentzera, dena aldi berean.
Gutxi balitz, nazioarteko egiturek jada ez dute inongo esfortzurik egiten denbora luzez mantendu duten fatxada hori defendatzen, eta argi gelditu da, milagarren aldiz, arauak ez direla berdinak denontzat. Unilateralismoa da errege, eta aspaldi hil zen 1945ean zegoen lankidetzarako eta bakea lortzeko grina. Hori da, noizbait existitu bazen.
Hau dena ikusita, errealitatearekiko deskonexio sakona garatu dudala uste dut. Nola da posible biolentzia kasu jasanezinekin batera bizitzea, hauek gure egunerokotasunaren parte izateraino? Nolatan ez da gelditu mundua? Zergatik ez dut egiten gehiago? Nolatan da posible, edo onargarri, zibilen hilketa eta errepresio sistematikoa existitzen diren bitartean, nire kezketako bat udako oporretan zer egin izatea? Distopia hutsean murgilduta gaude.