Saharako hiru katilukada te

Erabiltzailearen aurpegia Eider Najera 2025eko abenduaren 1a

Lehenengo tea bizitza bezain mingotsa da, Espainiaren traizioa bezala, eta honek ekarri zuen Marokoren okupazioa.

Errealitatean beltzez jantzia zen martxa berdeak utzitako zauriak, oraindik odoletan. Bigarrena, maitasuna bezain gozoa: sahararren nortasun bizia, hamarkadetan tinko iraun duen erresistentziak. Haima eta melhfa koloretsuen artean hasten diren ideia eta elkarrizketak, indarrez eta esperantzaz betetako hitzak. Desertuko haizearen kontra tinko aurre egiten dion herriak soilik duen duintasunari eutsiz. Hirugarren tea heriotza bezain leuna da, munduak barneratu eta ahaztu duen saharar erbestea bezalakoa. Mende erdiz justiziaren zain egon den herria, promes hutsen aurka borrokan. Nazio Batuen konplizitate kolonialistaren aurrean ahul, zaila baita kolonizazioan eta boterean eraikitako erakunde batek herri zapalduen kateak apurtzen laguntzea. 

Genozidio isilarazi honen normalizazioak dakarren heriotza motel eta isila: exilioan jaio eta exilioan hilko diren belaunaldiak, etxetik urrun bizitza osoa igaroko dutenak, frankismoak utzi dituen biktimen zerrenda luzeetan beste milaka izen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak