Gertu baina urrun

Erabiltzailearen aurpegia Eider Najera 2025ko ira. 30a, 00:00

Kostata, berandu, modu partzialean eta beharrezkoa den erantzunetik urrun, Espainiako gobernuak zer edo zer esan du Palestinako genozidioaren aurrean.

Israelen aurkako neurriak hartu ditu, eta egunkarietako titularrak irabazi. Europak musikaren erritmora politika egiteko ekitalditik kanpo gelditzeko mehatxua ere egin du. Konturatuko ziren dagoeneko ilerako argan olioaren bitartez politika ere egin daitekeela.

Bizitza kontraesanez beteta dago, eta hau ez da salbuespena. Nire buruan bueltaka dabilen bat hau da: okupazio sionistaren aurka egin bitartean, sahararren okupazioa finantzatu eta legitimatzeko programa egitea, Espainiaren traizioa eta Nazio Batuen konplizitate kolonialista bizirik mantenduz. Non daude boikotak kasu horretan?

Askotan entzun ohi da gertuko injustizien aurrean erantzutea naturalagoa eta, agian, zentzuzkoagoa dela, gugandik urrunago gertatzen diren gauzen aurrean baino. Orduan, Espainiarekin frontera partekatzen duen botere kolonialarekin zer gertatuko ote da? Eta Espainiarekin? Gertuegi ote daude?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak