Zenbat barre, malko, besarkada, agur eta lezio bizi izan ditudan Uppsalan. Izen eta leku kontaezinak datozkit burura; gehiegi, hemen idazteko.
Dozena bat zutabe ez lirateke nahiko izango; hiru koaderno bete eta laugarrena hasi berri dut dagoeneko. Eta, ironikoki, Bergarako lagun eta familia ere izan dira esperientzia horien parte, gertu izan ditudalako beti.
Turkiatik daramadan ohiturari jarraituz, agian, oraingo honetan, hem idatzi ordez nire azalean, etxe idazteko momentua iritsi da. Eraiki nauen hori nigan mantentzeko ahaleginean, nire nortasunaren sustraiak mantenduz. Nork daki zenbat denbora egongo naizen Bergaran oraingo honetan. Badakit, dena dela, edozein lekutan nagoela ere, edozein hizkuntzatan murgilduta, bizilekuz alda nezakeela, baina inoiz ere ez etxez.
Beste behin esango dut: zein polita eta zein mingarria den herrimina. Laster arte, Uppsala. Laster arte, Bergara.