Gu sortu ginen enbor beretik...

Erabiltzailearen aurpegia Eider Najera 2025ko api. 7a, 00:00

Ia mende batez bizi da dagoeneko; gerra eta bakea ezagutu ditu, gosea eta asetasuna.

Nire aitona da, baina baita norbaiten semea ere, anaia, Maritxuren senarra, nire amaren aita, birraitona eta laguna, eta harrotasunez daramatza titulu horiek guztiak.

Inoiz ezagutu dudan liburutegi handi eta aberatsena gordetzen du barruan, eta bere bizitzako pasarteak kontalari onenaren abileziaz partekatu izan ditu nirekin askotan. Bere bizitza nirearen parte da, eta nirea berearen parte. Badakit gerra-hegazkinak txoriekin nahastu zituela ume zenean eta badakit bera dela nire etxera ate-joka datorrenean, gure arteko kode sekretu bat izango balitz bezala. Badakit malkoz bete zaizkiola begiak norbait galtzean, baina baita familia handitu denean ere, eta gaur alboan ez daudenak penaz eta goxotasunez gogoratzen dituela. Gozokiak erosteko dirua ezkutuan ematen duen horietakoa da nire aitona, estraperloan bagina bezala, 41ko gosean murgilduta.

Zorionik beroenak Eusebio guztiei: seme, anaia, senar, aita, aitona eta birraitonari, guztion bidelagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak