Otsoak yateetan

Erabiltzailearen aurpegia Eider Najera 2025ko urt. 31a, 00:00

Erdaratik ekarritako esamoldeari aurre eginez, ez, ez gaude denok barku berean.

Batzuek yate erraldoietan hartzen dute atseden, beste batzuk barku txiki edo txalupetan ari dira arraunean edota marearen pe, eta beste asko, La Mantxako kanalean, Mediterraneo itsasoan edo Bidasoa ibaian ito dira. Norbaitek noizbait txalupan zure ondoan dagoena zure etsaia dela sinestarazi nahi badizu, egin ihes. Baditut froga nahiko ergeltasun hori kutsakorra dela esateko. Ez utzi gorroto-diskurtsoei fokua desbideratzen. Arazoa ez dira etorkinak edo errefuxiatuak, arazoa ez dira gauez kutxazainetan babes hartzen duten pertsonak, arazoa ez dira denontzat diren zerbitzu eta eskubideak defendatzen dituzten talde edo manifestazioak. Arazoa da gure bezalakoa desberdintzat ikustea, eta diskurtso hori sinestarazi nahi diguten horiei lekua eta legitimitatea ematea, ideia aberastasunaren, tolerantziaren eta pluralismoaren defentsan.

Kontuz ibili benetako etsaia edota mehatxua zeintzuk diren gaizki identifikatzearekin, ondo dakite ezkutaketan jolasten eta, ardiz jantzita, baina beti yateetatik begira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak