Eskerrak nire etxeari

Erabiltzailearen aurpegia Eider Najera 2024ko urr. 25a, 00:00

Herriminez beteta idazten dut gaur, nire etxea urrun sumatzen dudalako.

Hala ere, edozein lekutara noala, eskutik helduta daramat. Badaude etxe sentitzen duten lekura itzultzeko aukerarik ez duten pertsonak, beraien herriminak gosez eta bonba hotsez beteak baitaude, aukerez hutsik. Zorteko naiz zentzu horretan, nire etxera itzultzeko bidaiak ez dakarrelako arriskurik, ez dudalako ihes egin gurasoek hazten ikusi nauten etxetik, eta badakidalako beti aurkituko dudala babesleku bat bertan. Nire etxea, lau hormaz haratago, betidanik alboan izan ditudan edota berriki ezagutu ditudan pertsonez osatuta dago.

Nire etxea nire gurasoengan dago, nire anai-arrebengan, nire lagunengan. Ni ere banaiz nire etxearen parte. Zein polita eta zein mingarria den herrimina, zure parte den horren balioa birdefinitzera derrigortzen zaitu eta. Bihotzetik gertu dauzkanak beso artean izateko premia sentitzean, badakit zein den itzultzeko bidea. Distantziak dena lehertuko ez duen itxaropenez betetzen dut nire barrualdea etxera itzuli bitartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak