Ilogika, hilogika

Erabiltzailearen aurpegia Eider Najera 2024ko uzt. 12a, 00:00

69 pertsonatik bat desplazatuta dagoela estimatzen da, 120 milioi inguru guztira, horien erdiak haurrak izanik.

Ironikoki, munduko buruzagiek harresiekiko nolabaiteko obsesioa erakutsi dute sarritan, beraien politikek pertsonen desplazamenduak eragiten dituzten bitartean. Modu berean, arma merkataritzan parte hartze nabarmena duten herrialdeek gerretatik ihesi doazen pertsonei ateak ixten dizkiete. Diskriminazioan eta zapalkuntzan eusten den sistema ekonomiko honek dituen logikarik gabeko puntuetako bat izango ote da hori, irabazi ekonomikoen alde eta galera sozialen aurrean ezikusiarena egiten duena. Errefuxiatu, asilo-eskatzaile, barne-desplazatu eta babesik ezaren ondorioz ihesean dagoen pertsona orok merezi du leku batetik joateko, beste batera modu seguruan iristeko eta bertan gelditzeko eskubideak bermatuak izatea.

Ruanda eta Alborango uhartea, besteak beste, ez dira aukera onargarriak. Ez dira ezta ere onargarriak bidean edota helmugan aurkitzen diren baldintza negargarriak, biolentzia poliziala eta diskriminazioa. Horietatik guztietatik onartezinena ihesean norberaren etxea uzteko arrazoiak egotea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak