Ongi etorri?

Erabiltzailearen aurpegia Eider Najera 2024ko ots. 16a, 00:00

2022ko martxoan Ukrainako 500 errefuxiatuk ostatu hartu zuten Calaisen, Frantzia iparraldean.

Natacha Bouchart alkateak ostatu bat bideratu zuen bertan babes har zezaten, Mantxako kanala zeharkatu bitartean. Orduan hartutako neurrien aurka ezer gutxi esateko baldin badut ere, onurak gutxiengo batentzat izan ziren. Bouchartek, Darmaninek eta Macronek beste jatorri batzuetako etorkinekiko dituzten politiken testigu izan naiz: 48 orduan behin, CRS polizia nazionalak etorkinei kanpin denda, mugikor, janari eta beste edozein ondasun kentzen dizkie, atzean utzitako familiarekin hitz egiteko eta bertako klima gupidagabean bizirauteko premiazkoak dituztenak.

Europak kontzientziaz aukeratutako migrazio à l’éuropéenne horretan ez da Imar, Suleiman, Abdul eta Fatimarik sartzen, eta beraientzat ez da pasabide segururik existitzen, ezta ostaturik ere. Krisi edo fluxu deitzen zaie, etorkinak kriminalizatzeko eta gizatasuna kentzeko kanpainan. Hau ez da iritzi bat, batzuetan ahaztu egiten zaigun errealitatea baizik: Europaren batasuna selektiboa da, eta bere politika arrazistak hilkorrak dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak