Larunbatean goizaldeko 04:30ean 2268 km-an EH Bilduko kideok lekukoa hartuko dugu, Eroskiko biribilgune handiaren irteeran.
EH Bilduk Korrikarekin eta euskararekin bat egitera dei egiten die arrasatearrei.
Zirraraz eta harrotasunez, EH Bilduk Korrikan parte hartuko du eta Korrika ona opa diegu arrasatear guztiei. Era berean, AEKren lan eskerga aitortu, txalotu eta azpimarratu nahi dugu beste urte batez.
Atharratzetik Bilbora, Euskal Herria bere osotasunean gurutzatzen duen ekimenak gure nazioaren mapa marraztu eta aldarrikatzen du: #EuskaraGara.
Euskarak ezinbestean behar du Korrika, Euskal Herriak euskara behar duen bezala. Gure hizkuntza nazionalaren aurkako oldarraldi politiko, juridiko eta mediatikoaren erdian, hamar egun hauek aukera paregabea dira euskararen biziberritzeari bultzada emateko; aukera hori baliatzeko deia egiten du EH Bilduk.
Berdintasunean eta eskubide osoz, plaza guztietan euskaraz bizitzeko.